lunes, 7 de mayo de 2012

Rockumentalak 2012. Programazioa.




Ekainak 1, ostirala

- “Dont Look Back” Bob Dylanen dokumentala.
- Pelikularen ondoren, Anari kantariak bere abestiak eta Dylanen batzuk abestuko ditu.

Ekainak 8 ostirala:

- “Lemmy”ren proiekzioa , Motörhead taldeko liderrari buruzko lan berria.

Ekainak 9, Larunbata

-Last fair deal (Bilbokoak), The Ganjas (Primavera sound jaialdian joko duen talde txiletarra) eta Cápsula  taldeek kontzertua eskainiko dute Lizardi Antzokian (5€).

Ekainak 15, ostirala

- “Gimme Shelter”. 1970 urtean egindako dokumentala, Albert eta David Maysles anaiek eta Charlotte Zwerin-ek zuzendutakoa. Dokumentu historiko hau Rolling Stones taldeak 1969an egindako bira amerikarrean zentratuta dago. Dokumentala bereziki ezaguna da Altamont-eko kontzertuan hartutako irudiengatik. Jaialdiaren antolaketa kaotikoaren lekuko izango gara, eta antolaketa horrek sortutako ondorio negargarriak ere ikusiko ditugu.

Ekainak 22, Ostirala

- “Rattle and Hum ,  U2 talde irlandarrak “Joshua Tree” disko ospetsua aurkezteko Amerikan egindako bira ikusiko ahal izango dugu.

- Zikloaren barnean, Modelo zineman, Iban Lafont donostiarraren "Buru bero" erakusketarekin gozatzeko aukera izango dugu 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Opinar no cuesta dinero...